XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Ama, ez dakizu zer atsegina den.

-Jolas entretenigarriena baino arinagoak izaten dira Pagaldairen hitzaldiak.

-Beno, frogatu beharko dugu, ba.

-Baina lehenbiziko hitzaldira bakarrik, e?

-Lehenbizikora, ama.

Hizlariaren dohainez liluraturik, aste osoan joan zen mintegira eta arreta osoz jarraitu zuen ikastaro osoa.

Ostirala heldu zenean, afari bat antolatu zuten Boga-Bogan hizlariaren omenez, eta Anek Pagaldairen aurrez aurre jarri zuen ama.

Afariak, ordea, inork uste ez bezalako norabidea hartu zuen, besteen lana kritikatu eta besteen bizkar bazkatzen den lumazorri bat, Euskal Herrian hain ugariak diren horietakoa, eseri baitzen Pagaldairen ondoan.

Irratian edo antzeko tokiren batean lan egiten zuela uste dut, bertako kazetari eta kronikalarien lanak zuzentzen.

-Jose Mari Lasa?

-Lasa Lehena? poztu zen Pagaldai tabernaria aurkeztu ziotenean.

-Ni mutil koskorra nintzen artean eta aitak eramaten ninduen frontoira.

-Ondo gogoratzen naiz aurrelaria nahasteko egiten zenituen iskintxoez.

-Zu bai bitxoa, Jose Mari!

-Bitxoa? Hobe zomorroa, ezta? zuzendu zion luma-zorriak.

Pagaldaik zorrotz begiratu zion luma-zorriari:

-Ez dira gauza bera eta berriro tabernariari hitz egin zion.

-Pilotari tradizionalen dohainik hoberenak zenituen, Jose Mari.

-Molde zaharreko pilotari batenak esan nahiko duzu, ezta? zuzendu zuen berriro luma-zorriak.